|

|
| |

 |
| |
 |
KOKALEKUA
ETA TOPOGRAFIA |
|
|
| Dulantzi hiribildua Arabako
Lautadan dago, Gasteiztik Nafarroara eta Gipuzkoara
doan bide naturalean. |
|
Fundaziogunea
Dulantzi ibaiaren ezkerreko mazelan dago, muino
baten iparraldeko mazelan. Handik hiru bide garrantzitsu
ikus daitezke: Arabako Mendialdea zeharkatuz Errioxara
doana, San Adrian mendatera doana eta, azkenik,
Ganboa zeharkatuz Bizkaira eta Gipuzkoara doana.
|
| |
 |
BILAKAERA
HISTORIKOA ETA HIRI EGITURA |
|
|
HISTORIA |
|
Europan
Berant Erdi Aroan izandako prozesu orokorraren
testuinguruan sortu zen Dulantzi hiribildua.
Prozesu horri esker, XII. eta XIV. mendeen
artean, 69 hirigune sortu ziren Euskal Herrian.
Alegria de Dulançiri Alfontso XI.ak
eman zion fundazioko hiri gutuna 1337ko urriaren
20an, inguruko sei herrixkek eskatuta. Gutun
horren xedea zen herrixkak jaunen nagusikerirengandik
babestea eta eskualde horretako nekazaritzako
soberakinak asteko azoka baten bidez bideratzea.
Herrixka hauetako biztanleak Dulançiko
herrixka zegoen lekuan eraikitako hiribildu
berrian elkartu ziren; horrela, inguruko herrixkak,
Egileta izan ezik, jendez hustu ziren.
Lurraldea oso segurua ez zenez, hiribildua
harresitu egin zuten, eta gainera, barnean
gotorleku bat eraiki zuten. Gotorlekua zela
kausa, liskarrak sortu ziren haren jabe zen
jaunaren eta hiribilduko biztanleen artean.
1443an, Arabako Ermandadeen (Lazkanotarrak
eta Dulantziko jaunak zituen alde) eta Aiala
kondearen arteko gerran (garai hartan Aguraingo
jauna), Aiarako kondearen tropek, Ermandadeen
tropak garaitu ostean, hiribildua erre zuten,
garaitutako tropak babes ez zitzan.
XV. mendearen amaieran, hiribilduko jaun Juan
Lopez de Lazkanok harresi zati bat eraisteko
agindu zuen, hiribilduarekin batera erre eta
eraitsi zuten gotorlekua berreraikitzeko asmoz.
1501ean, Koroak erosi zuen dorrea. Ordutik
aurrera, erregeek izendatu zituzten dorreko
alkaideak; dorrea zutik mantendu zen, gutxienez,
XVIII. mendearen amaiera arte.
|
 |
EGITURA,
ETA HIRI GARAPENA |
|
Dulantziko
hirigunearen egitura mazela batean dagoen
hiribildu batek izan ohi duena da: puntu gorenean,
babes nagusia; bi kale nagusiak, Kale Nagusia
eta Gotorleku kalea, tontorraren eta beste
zeharkako kale batzuen (gotorlekutik ibaira
hiribilduaren lubaki naturalera,
edota gotorlekuaren eta Kale Nagusiaren artean)
nibel kurbei jarraitzen dietela.
Hiribilduaren iparraldeko hiru ateetara ematen
duten hiru zubik zeharkatzen dute Dulantzi
ibaia:
lehenengoa sartaldean dago; Dulantzi
auzoa eta Euskal Herria kalea lotzen zituen,
ziurrenik harresiz kanpo, eta Kale Nagusiaren
muturrean harresi barruko esparrura sartzeko
atearekin.
bigarrena
Ahuntzen aldapara zihoan, hots, elizara, plazara
eta dorre?gotorlekura doan aldapara.
hirugarrenak
Errebal kalearen parean zeharkatzen du Dulantzi
ibaia; hiribilduaren antzinako atea Kale Nagusiaren
muturrean zegoen, San Blas kalea harresi barruan
eta Errebal kalea harresiz kanpo geratzen
zirela. Ate horrek 1884. urtea arte iraun
zuen.
Baliteke hegoaldean, gotorlekuaren ondoan,
Egiletatik zetorren bidetik hiribildura sartzeko
laugarren ate bat egon izana.
Espazio publikoen egitura bost kale nagusirekin
(Kale Nagusia eta Ibaiondo, Gotorleku, Euskal
Herria eta Errebal kaleak), bai eta bi kantoirekin
(Gotorlekuaren eta Ahuntzen aldapak) antolatzen
zen.
Kale Nagusia, dokumentu batzuetan Errege kalea
izenarekin azaltzen dena, Gasteiztik Aguraina
zihoan bidean zegoen. Hiribilduko kale nagusia
izan zen, biztanle gehien zituena eta, urte
askoan, kale izaera zuen bakarra.
Orokorrean, Erdi Aroko trazatu hiritarra mantentzen
da, harresiak eta gotorlekua guztiz desagertu
diren arren.
|
 |
ERAIKIN
MOTAK |
|
1443an hiribilduan
izan zen sutea dela kausa, ez da gorde Erdi
Aroko arkitekturaren adibiderik. Partzelazio
gotikoa baino ez da gorde, gutxi gorabehera
fatxadan sei metro eta sakoneran hamasei metro
zituzten orubeak definitzen zituena.
Aitzitik, ugariak dira XVI. mendeko eraikinak,
garai hartan hiribilduak izan zuen oparotasunaren
adierazle. Eraikin horien artean daude dobelak
zituzten erdi puntuko portadak, eta bi etxe
armarridun.
|
 |
| |
 |
APARTEKO
ELEMENTUAK |
|
|
|
Gotorlekua (Torrealdea), jadanik desagertu
dena, hiribilduaren puntu gorenean zegoen.
Harresiz inguraturik zegoen; harresiak ingurabideko
pasealeku bat zuen, bai eta lau kubo biribil
izkinetan. Halaber, 1592an Filipe II.ak jaso
zuen txosten batek zioenaren arabera, sarrerako
zubi batekiko lubaki batek inguratzen zuen
gotorlekua.
1443an, Aguraingo jaunaren tropek gotorlekua
setiatu eta suntsitu zuten. Gero, Juan Lopez
de Lazkano jaunak harresitik hartutako harria
erabiliz, gotorlekua berreraiki zuen.
1501ean erregearen jabetzapera pasa zen. Ziurrenik,
ordutik aurrera utziko zuten bertan behera
gotorlekua, eta hondatzen hasi zen. XVII.
mendearen hasieran jada, gotorlekua ez zegoen
bertan bizitzeko moduan, eta 1770. urte aldera
guztiz suntsiturik zegoen.
1783an gotorlekua eraistea onartu zen, eta
hura osatzen zuten materialak udaletxea eraikitzeko
erabili ziren.
Harresiari buruzko datu gutxi geratzen da,
eta hondarrik, bat ere ez. XV. mendearen amaiera
aldera, eraitsi egin zuten, Lazkanotarren
gotorlekua berreraikitzeko.
San Blas elizak, hegoaldeko alboaren kanpoaldean,
Erdi Aroko eraikuntza baten hondarrak kontserbatzen
ditu. Elizaren gainean egitura gotiko beranta
eraiki zen XV. mendearen amaieran eta XVI.
mendearen garai luze batean. XV. mendearen
amaieran, dorrea eraitsi zuten eta haren harria
erabili zuten 1443an suntsitutako gotorlekua
berreraikitzeko.
San Blas elizako erretaula nagusia Jose de
Angulok egin zuen, XVII. mendearen lehenengo
erdian.
Nabarmentzekoa da dorre neoklasikoa, Juan
Agustin de Etxebarriak 1792az geroztik egin
zuena. Arkitekto berak egin zuen elizako atari
arkuduna.
Udaletxeak hiribilduaren plaza ixten du iparraldetik.
Eraikin hori 1788koa da. Hiribilduaren armarria
du fatxadan, eta hiru arkuko ataria; balkoi
korritua eta lau isuriko estalkia dauzka.
Hiru eraikin horiek Herriko Plazaren inguruan
daude, hiribilduaren goiko muturrean. Dulantziko
egitura hiritarra definitzen duen azken elementua
Dulantzi ibaia da. Ibaia antzinako harresiaren
iparraldeko albotik doa, hiribilduarentzako
lubaki natural gisa.
|
 |
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|