Antoñana hiribildu gotortua XII. mendean (1182) sortu zuen Nafarroako Antso VI.a erregek, lehenagoko hirigune baten gainean, bidegurutze batean.
Arkitekturari dagokionez, babeserako harresiak balio berezia dauka. Ia perimetro osoan gordetzen da zatiren bat.
Hiribildua iparraldetik hegoalderantz doazen bost kaletan antolatzen da, kale txiki eta pasadizoek zeharkatzen dituztela. Hegoaldean Done Bikendi eliza dago.

 itzuli