Gasteiztik iparraldera dago Aramaio, Anboto eta Urkiola mendilerroen oinean dagoen haran batean, Gipuzkoako mugaren ondo?ondoan.
Ur ugariagatik eta haien kalitateagatik da ezaguna Aramaio. Horregatik, historian bainuetxe eta burdinola ugari egon da ingurunean, nahiz eta orain bakar bat ere ez den geratzen.
Herria Aramaio ibaiaren parean eta Gasteiz eta Arrasate lotzen zituen bidearen parean hedatzen da.

 itzuli