Artziniega
Arabako ipar-mendebaldeko muturrean dago,
Burgosko eta Bizkaiko mugen ondo-ondoan, antzina
Meseta eta Bizkaiko itsasoa lotzen zituen
bideetako baten gainean.
Bizkaiko eta Aiarako
jaurerrien eragina izan zuen Artziniegak, eta 1272an
Gaztelako Alfontso X.aren hiri gutuna jaso zuen.
Muino baten gainean dago. Jatorrian, harresi batek
inguratzen zuen Artziniega, baina gaur egun ia ez
dago harresiaren hondarrik.