|

|
| |

 |
| |
 |
KOKALEKUA
ETA TOPOGRAFIA |
|
|
Bernedoko hirigune historikoa goragune txiki
batean dago, Arabako Mendialdea eta Errioxa
banatzen dituen Toloño mendilerroaren
oinean. Handik, Ega ibaiak zeharkatzen duen
haran emankor handia ikusten da.
|
|
Bi bide natural
garrantzitsuren bidegurutzea da Bernedo, eta horrek
eragin handia izan du Bernedoren historian. Bide
natural horiek dira, alde batetik, Nafarroa eta
Ebro ibaiaren inguruko lurrak lotzen dituen bidea,
ekialdetik mendebaldera doana, eta, bestetik, "Mandazainen
bidea" edota "Valentziarren, Aragoiarren
eta Gaztelauen bidea", Donostiarantz eta Frantziarantz
doana, eta XVIII. mendean asko erabiltzen zena...
|
| |
 |
BILAKAERA
HISTORIKOA ETA HIRI EGITURA |
|
|
HISTORIA |
|
Ez dakigu
zehazki Bernedo noiz sortu zen. Donemiliagako
Reja dokumentuan (1025ekoa) ez da zergadun
gisa ageri, Nafarroaren eskumenpekoa baitzen.
Badakigu, hala ere, bastioi garrantzitsu izan
zela, eta Alfontso I.a Borrokalariaren garaietan
gaztelua izan zuela. Etengabe liskar politikoak
zeudenez gero, gotorleku ugari eraiki behar
izan zuten leku estrategikoetan, hots, Ocion,
Urizaharran, Bernedon, Marañonen eta
Santa Kurutze Kanpezun.
1182an Antso VI.a Jakitunaren Errege Forua
jaso zuen Bernedok. Nafarroaren menpean egon
zen 1476. urtea arte, eta, Gaztelaren menpera
pasa zen. 1485ean Aialatarren Maiorazkoarena
izatera pasa zen, eta hala jarraitu zuen bi
belaunaldiz. 1521ean, Komunitateen Gerra eta
gero, Diego Martinez de Alaba jaunaren menpera
pasa zen. 1576 eta 1584 urteen artean, Juan
Quintana (Gasteizko Eskibeldarren familiakoa)
Bernedoko gazteluaren alkaide bihurtu zen.
XVIII. mendean, Tomas Ribas Berastegi eta
horren semea, Legardako markesa, izan ziren
gotorlekuko alkaideak.
|
 |
HIRI
GARAPENA |
|
Hirigintzari
dagokionez, babeserako hiri motakoa da Bernedo;
gaztelu baten inguruan sortu zen, eta lurraldeari
egokitzen zaio; beraz, aldez aurretiko plangintza
baten arabera eraiki zen. Luzetarako hiru
kale ditu, erdikoa zabalagoa dela. Berebat,
horiek komunikatzen dituzten zeharkako kantoiak
ditu.
|
|
ERAIKIN
MOTAK |
|
Hiriguneko
etxeak multzo gotikoaren estilokoak dira.
5 edo 6 metroko aurrealdea dute, sakonera
aldakorra eta bi sarrera, normalean altuera
ezberdinetan. Oinetxeak XVII. eta XVIII. mende
bitartean eraikitako oinplano erdiratua du,
eta bolumen konpaktukoa da. Azkenik, eraikin
bereziak, orokorrean ezohikoak.
|
 |
| |
 |
ELEMENTU
EGITURATZAILEAK |
|
|
|
Honakoak dira hirigune historikoa egituratzen
duten elementuak: harresia (hiribilduaren
tamaina definitzen du) eta alboko espazioak,
hots, Sarrerako atea, iparraldeko ertza (ate
baten hondarrak), ekialdeko ertza (ate baten
hondarrak), Angostinako atea, gaztelu-gotorlekua,
Jaiotzako Andre Mariaren eliza eta Santa Teresaren
ermita, kaleen lerrokadurak eta lur sailen
itxiturak, eta harresi barruko toki irekiak.
Barrunbe harresituaren barruan, hiru kale
nagusi daude, ekialdetik mendebaldera. Nibel
kurbei jarraitzen diete, eta kale txikiek
eta kantoiek zeharkatzen dituzte. Partzelazioa
gotikoa da, eta aldaketa gutxi izan da geroztik.
Kasurako, bi etxebizitza edo gehiago batuta,
bakarra egin dute.
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|