|

|
| |

 |
| |
 |
KOKALEKUA
ETA TOPOGRAFIA |
|
|
| Toloñoko
mendilerroaren hegoaldeko isurian eta Ebro
ibaiaren artean dago Bastida hiribildua, Arabako
hegoaldean. Arabako Errioxako Kuadrillakoa
da. |
|
Komunikabide nagusia
A-124 errepidea ("Arabako Errioxako bidea")
du, Armiñonen N-I errepidearekin gurutzatzen
den puntutik Logroñoraino. Era berean, Bilbo
eta Zaragoza batzen dituen A-68 autobidearekin lotzen
da Harotik. Hurbil dauden herriguneen artean, aipagarriak
ditugu Haro eta Guardia. Lehenengoa, garrantziagatik
eta hurbiltasunagatik, eta bigarrena, Kuadrillako
hiriburu delako.
Bastidako hirigune zaharra Mota muinoaren hegoaldeko
eta mendebaldeko hegaletan dago. Han zegoen, hain
zuzen, hiribilduko lehenengo gune gotortua, gazteluaren
inguruan. Gaur egun Kristo Santuaren ermita dago
han. Gero, gune horiek zabalduz joan ziren, eta
muinoaren oineko lautada okupatu zuten, beti hegoalderantz
eta mendebalderantz, Armiñon eta Logroño
batzen dituen errepidearen norabidean.
|
| |
 |
BILAKAERA
HISTORIKOA ETA HIRI EGITURA |
|
|
HISTORIA |
|
Hiribildua,
bere kokaguneagatik, gune militar garrantzitsua
izan zen Erdi Aroan. Ez da Bastidaren fundazioaren
gaineko dokumentu idatzirik gordetzen. Ziurrenez,
XII. mendean sortuko zen, eskualdean diren
defentsarako beste herrialde batzuen antzera.
Nafarroako Koroarena izan zen, XIII. mendearen
hasiera bitarte.
Gaztelako Alfontso VIII.aren aurka borroka
gogorra izan zen, Nafarroako Erreinua Gaztelaren
zabalkundearen aurka defendatzearren. Hala,
Nafarroako Sonsierran gotorleku lerroa sortu
zuten, eta hor sartzen ziren Labrazako, Laguardiako,
Done Bikendi Haranako, Labastidako, Buradongo,
Trebiñoko
gazteluak.
1242ko martxoaren 20an, Gaztelako Fernando
III.ak Bastidako forua berretsi zuen. Nafarroako
Antso Erregeren garaitik zuen Trebiño
ere aipatzen zen. Gaztelako hurrengo erregeek
ere berretsi zuten foru hori.
1370ean, Gaztelako Henrike II.ak bere zerbitzuburu
Diego Gomez Sarmientori eman zion hiribildua,
eta Bastida jaurerri bihurtu zen. Historian,
bi familia izan dira jaurerri horren jabe,
Sarmientotarrak eta Silvatarrak, hurrenez
hurren, Gatzagako konde eta kondesak eta Hijarko
duke eta dukesak.
XVIII. mendearen hasiera oparoa izan zen,
baina mendearen amaieran Bastidako ekonomia
beherantz hasi zen, eta hala jarraitu zuen
XIX. mende osoan. Bastidako komunikazio azpiegitura
hobetzeko saiakeretatik, bat ere ez zen gauzatu,
trena izan ezik. Harotik, Miranda de Ebro
eta Zaragoza lotzen ditu.
Bastida indartzeko azken bultzada 60. hamarkadaz
geroztik gertatu zen, bigarren bizitokiak
ugaldu zirenean.
|
 |
HIRI
GARAPENA |
|
Gaur egun
geratzen diren hondarretatik, ezin da zehaztu
hiri trazatua, beste hiribildu gotortu batzuetan
bezalatsu, foru plan edo aginduren bati jarraikiz
egin ote zen. Edonola ere, hiri bilbea sinpleagoa
da: lerrokadura soila errepidearen alboan,
malda ekialdetik mendebaldera zeharkatzen
duen kalea.
XI. eta XIII. mendeen bitartean, gailurrean
gaztelua (gaur egun, Kristo Santuaren ermita)
zuen gainalde batean zegoen gotorlekua zen.
Hegoaldeko hegalean Mota errebala, lehenengo,
eta Olmo errebala, gero, sortu ziren. Bi auzoak
Olmo plazan batzen ziren. Hiruki itxurakoa
zen plaza, arkitektura ezaugarri berezirik
gabea. espazio librea izan bide zen, merkaturako,
bileretarako eta biztanleria burgesaren jokoetarako
egokia. Olmo plazaren mendebaldeko muturra
judutarrena zen. Garrantzia izan zuen 1492an
judutarrak bota zituzten arten. Ordutik, hutsik
geratu zen, eta desagertu egin ziren hondarrak.
XVI. mendean, Gaztelak Nafarroa konkistatu
eta gero, hiribilduak izaera militarra izateari
utzi zion, eta beheragoko aldeetan zabaltzen
hasi zen. Olmo eta Mota auzoen gainbehera
hasi zen; diru gutxien zuten taldeak hasi
ziren han bizitzen. Plaza eta Kale Nagusia
sortu ziren, eta lehenengo zabalgunea eratu
zen.
XVII. mendearen hasieran, eliza inauguratu
zen. Loraldia hasi zen Bastidan: XVII. eta
XVIII. mendeetan, Larrazuria eta Frontin kaleek
eta Kale Nagusiak osatzen zuten ardatzaren
inguruan zabaldu zen hiria. Eraikin barroko
armarridunak egin ziren, kaleak zolatu ziren,
urez hornitzeko obrak egin ziren
1711n
Plaza Nagusia handitu zuten, eta gaur egun
duen itxura eman zioten. Larrazuriako arkua
egin zuten, eta udaletxea eraikitzen hasi
ziren. Era berean, degradazioak jarraitu zuen.
Bastidako hiri ehunaren hurrengo aldaketa
handia XX. mendekoa da. Izan ere, 60.eko hamarkadatik
aurrera, bigarren bizitokitarako etxebizitzekin,
hiria hegoalderantz hasi zen, eta oraindik
ere hazten ari da.
Horrenbestez, hiru alderdi bereizten ditugu
Bastidako hirigune historikoan:
goialdea, Erdi Aroan sortua, Mota eta Olmo
auzoek osatua;
Errenazimenduko lehenengo zabalgunea, hiriak
gotorleku izateari utzi zionean sortu zen,
XVI. mendean;
alderdi barrokoa, Larrazuria eta Frontin kaleek
eta Kale Nagusiak eratutako ardatzaren inguruan
antolatua; XVII. eta XVIII. mendeetan garatu
zen, Bastidaren loraldian.
|
 |
ERAIKIN
MOTAK |
|
Bastidako
garapen fase bakoitzari eraikin mota bat dagokio:
Erdi Aroko herri etxea, 3-4 metroko fatxada
eta 5 eta 10 metro bitarteko hondoa zituen.
Lurraren malda gogorrera egokitzen dira. Beheko
kaletik behe solairurako sarbidea dute, eta
atzealdeko fatxadatik bigarren solairura edo
lastategira.
Erdi Aroko burgesen etxea, lur sail baten
gainean egina; 8-12 metroko fatxada eta gehienez
40 metroko hondoa zituen. Eskailera zela kausa,
etxearen banaketa aneka itxurakoa zen.
Jauretxe barrokoa, lur sail exentuen gainean
edo mehelinen artean. Hargintzako fabrikak
eta Errioxako estilo barrokoa.
|
 |
| |
 |
APARTEKO
ELEMENTUAK |
|
|
|
Kristo Santuaren ermita: Gotorleku zaharraren
gainean eraiki zuten. Harresien gainean bermatzen
da, eta akropoli itxura ematen diote.
Garai erromanikoa eta gotikoa bereizten dira
eraikuntzan. Tenplu erromaniko zaharra egungo
ojiba hasten den tokirainokoa zen. Absidea
galdu egin da. Hasieran gotortua izan zela
erakusten digu eraikinak. Zati horretan, portada
nabarmentzen da, XI. mendekoa edo XII. mendearen
hasierakoa.
Zati gotikoak, kanpoaldean, bi leiho ditu,
iparraldeko eta hegoaldeko fatxadetan; eta
barrualdean, izar itxurako nerbioarekiko ojiba
bobeda.
Poligono itxurako sakristia du, esfera erdiaren
itxurako kupulaz estalia.
Sarrerako arrapala 1749koa da; balaustrada,
aldiz, askoz berriagoa da, hots, 1917koa.
Jasokundeko parrokia eliza: Hiru zati bereizten
dira, eraikuntzako aldien araberakoak.
Erdiko gorputza XVI. mendekoa da: bost hormarteko
nabe bakarra du, luzeran, 51,50 m, zabaleran
16,60 m eta altueran 19,80 m dena. Alboko
sarreraren gaineko portada estilo errenazentistakoa
da.
Sakristia berria, estilo barrokokoa, XVIII.
mendean egin zen. Oktogono itxurako oinplanoa
du, bi altuerakoa.
Kanpandorrea, altueran 52 m-koa, eraikinaren
beste aldean dago, eta sakristia baino geroagokoa
da. Biek oktogono itxurako oinplanoa izan
arren, ez dira estilo berekoak.
Zaharberritzeke dago, bereziki sakristia.
Duela gutxi kendu dituzte gainean zituen landareak,
baina ordurako, harresiak kaltetuta zeuden.
Udaletxea: Eraikin barrokoa da, exentua, eta
oinplanoak laukizuzen itxura du. Bi solairu
ditu, plataforma artifizial baten gainean.
1732an hasi zuten.
Fatxada nagusiak hiru arkuko bi gorputz ditu,
eta Paz plazara ematen duen arkupea. Lehen
pilotalekua zuen.
|
 |
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|