Arabako hego ekialdean, Nafarroako mugatik gertu, Labrazako hiribildua dago, ezaugarri defentsiboa duen muin baten gainean hain zuzen ere.
Antso Azkarra erregeak sortu zuen 1196an, San Cristobal de Labraza izenarekin. Filipe II.ak foruak baieztatu zituen honako pribilegio hau emanez: hiribilduaren jabetasuna ez zitzaiola sekula ere koroari besterenduko.
Egun, hiribilduak harresiaren perimetroaren zati handi bat gordetzen du. Horrek, bastioi itxura ematen dio, soilik hegoaldeko mazelan dauden eraikuntza batzuek desitxuratzen dutena.

 itzuli