Ez dago XII. mendea baino lehenagoko haren gaineko erreferentziarik, hala ere, mende horretan, Laguardiako hiri gutunarekin erlazionatuta agertu zen. Lagranek, 1515a aurretik du hiribildu titulua. Harresia bazuen ere, egun, haren aztarna gutxi daude.
Hiribilduak itxura obalatua du eta hiru kaletan egituratzen da, tontor baten magalean eta multzoan nagusi den elizaren inguruan. BIASTERI
Muino baten dago, Kantauriko mendikatearen inguruan eta, dirudienez, Kobre Aroko herrixka baten gainean. Antso Abarkak sortu zuen iparraldean gaztelua X. mendean. 1164an, Antso Jakitunak, forua eman eta harresiz inguratu zuen.
Laguardiako urbanismoak ohiko hiri defentsiboaen egitura du, izan ere, harresiko ipar eta hegoaldean eliza?gotorleku bana du. Hiru kalek zeharkatzen dute luzetara hirigunea, zeina multzo gotikoaren estiloan gauzatuta baitago.
Etxebizitzak harresian bertan eraiki ziren; era horretan, eredu sinbiotikoa sortu zen, harresia gaur egun arte irautea posible egin duena.
Etnografiaren ikuspegitik, bereziki esanguratsuak dira hiribildua zulatuta daukaten lur azpiko upeltegi multzoak.LEGUTIANOGorbea inguruko eskualdean dago, hau da, Gasteizera, Bilbora, Aramaiora eta Durangora daramatzaten bideak elkartzen diren lekuan.Alfonso XI.ak fundatu zuen Villarreal 1333an.
Hasiera baten harresitua zegoen eta hiru kalek zeharkatzen zuten hiribildua. Egun, antzinako harresiaren hegoaldeko atea baino ez da gorde, bai eta zenbait idazki eta erreferentzia hiribilduaren erdialdean zegoen Abendañotarren gazteluari buruz.

 itzuli