|

|

 |
Muino
baten dago, Kantauriko mendikatearen inguruan
eta, dirudienez, Kobre Aroko herrixka baten
gainean. Antso Abarkak sortu zuen iparraldean
gaztelua X. mendean. 1164an, Antso Jakitunak,
forua eman eta harresiz inguratu zuen. |
|
Laguardiako urbanismoak
ohiko hiri defentsiboaen egitura du, izan ere, harresiko
ipar eta hegoaldean eliza-gotorleku bana du. Hiru
kalek zeharkatzen dute luzetara hirigunea, zeina
multzo gotikoaren estiloan gauzatuta baitago.
Etxebizitzak harresian bertan eraiki ziren; era
horretan, eredu sinbiotikoa sortu zen, harresia
gaur egun arte irautea posible egin duena.
Etnografiaren ikuspegitik, bereziki esanguratsuak
dira hiribildua zulatuta daukaten lur azpiko upeltegi
multzoak.LEGUTIANOGorbea inguruko eskualdean dago,
hau da, Gasteizera, Bilbora, Aramaiora eta Durangora
daramatzaten bideak elkartzen diren lekuan.Alfonso
XI.ak fundatu zuen Villarreal 1333an.
Hasiera baten harresitua zegoen eta hiru kalek zeharkatzen
zuten hiribildua. Egun, antzinako harresiaren hegoaldeko
atea baino ez da gorde, bai eta zenbait idazki eta
erreferentzia hiribilduaren erdialdean zegoen Abendañotarren
gazteluari buruz.
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|