LEGUTIANOGorbea
inguruko eskualdean dago, hau da, Gasteizera,
Bilbora, Aramaiora eta Durangora daramatzaten
bideak elkartzen diren lekuan. Alfonso XI.ak
fundatu zuen Villarreal 1333an.
Hasiera baten
harresitua zegoen eta hiru kalek zeharkatzen zuten
hiribildua. Egun, antzinako harresiaren hegoaldeko
atea baino ez da gorde, bai eta zenbait idazki eta
erreferentzia hiribilduaren erdialdean zegoen Abendañotarren
gazteluari buruz.