KOKALEKUA ETA TOPOGRAFIA
Urizaharra Kantabriar Mendikatearen iparraldeko mazeletako jaitsieran dago, Errioxa Mendien eskualdetik bereizten dituen lekuan, hain zuzen ere. Muino bateko goilautadan dago, itsasoz gaineko 754 metrora.
Bi bideren bidegurutzea da: iparra-hegoa eta ekialdea-mendebaldea, hots, Inglares eta Ega ibaien arroetatik zehar Lautada eta Treviño Errioxarekin, eta Gaztela Nafarroarekin lotzen dituztenak, hurrenez hurren.

    BILAKAERA HISTORIKOA ETA HIRI EGITURA

HISTORIA
 
Ez dago seguru jakiterik noiz sortu zen (VIII. mendea), baina bai Erdi Aroan zehar gazteluak jokatu zuen paper garrantzitsua, Mendiluzea, Villamonte eta Herrerako gazteluekin batera.
Gaztelaren menpe izan zen, izan ere, Logroñoko forua zegoen indarrean Urizaharran. 1222an Nafarroaren agindupera pasa zen. XIII. mendearen erdialdean, gaur egun dagoen lekuan eraiki zen, harresiz inguratuta eta Peñacerrada izena hartuz.
1315ean Gaztelaren menpe egon bazen ere, Karlos II.aren erregealdian nafarren eskuetan izan zen berriz. Une horretan sendotu zituzten nafarrek harresiak bastioiekin, lubakiekin eta saieterekin. 1377an, Henrike II.aren eskuetara pasa zen eta, hark, Gesaltzako lehen kondeari utzi zion. Geroago, Hijarko dukearen menpe egon zen.
Urizaharrak duen kokaleku estrategikoa dela eta (Araba eta Treviñotik Errioxara doazen bideak menperatzen ditu), gaztelarrek eta nafarrek, Erdi Aroan, eta karlistak eta liberalak, Aro Modernoan, hainbat alditan bereganatu nahi izan zuten.

HIRI GARAPENA  
Lau kalerekin eta bi plazarekin urbanizatzen da, eliza delarik banatzen dituen elementu egituratzailea. Plazek topografia ezberdina badute ere, biek erdibitzen dituzte kaleak, hartara, hirigunearen bilbea osatuz.

 
ERAIKIN MOTAK  
Hiriguneko etxeak gotiko multzoaren estilokoak dira. 5 edo 6 metroko aurrealdea dute, sakonera aldakorra eta bi sarrera, normalean altuera ezberdinetan kokatuta daudenak. Jauretxeak, XVII. eta XVIII. mende bitartean eraiki ziren oinplano erdiratuarekin eta bolumen konpaktua dute. Azkenik, eraikin bereziak, orokorrean mota ezohikoak osatzen dutenak.

     ELEMENTU EGITURATZAILEAK
 

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Arabako aberatsenetakoa izan zen XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan. Oso zaharra da eta hainbat eraberritze jasan ditu. Bi ate ditu: hegoaldekoa, XIII. mendekoa eta apaindura erromanikoekin, eta iparraldekoa, neoklasikoa.Fray Francisco Martinez plaza, elizaren iparraldean, lauangeluarraren forma du eta XVIII. mendeko ohiko banaketa. Alboetan eraikin zibilak eta erlijiosoak ditu. Erdigunean iturri bat errekuperatu berri da.
Foru plazak, trazatu irregularragoarekin, gorde den ate bakarrarekin lotzen du.

 itzuli  gora