|

|

 |
Retes
de Tudela goi lautada baten hegoaldean dago,
Artziniega ibaiaren haranaren gainean, Arabako
ipar mendebaldean.
Retes de Tudela 1040tik aipatzen da, Nafarroako
Erresumako defentsarako ezinbesteko toki bezala. |
|
toki bezala.
Hiri bilbea Erdi Arokoa da, izan ere, obalo forma
du eta amildegiaren profilari jarraitzen dio. Bi
gune irekik, plaza bezala guztiz egituratu gabe
daudenak, berezko ezaugarri bitxia ematen diote
Retesko urbanismoari.
GESALTZA AÑANAGesaltza Añana forua
jaso zuen lehendabiziko hiribildu arabarra izan
zen. Gaztelako erregeak, Alfontso VII.ak, eman zion
forua 1140ko urtarrilaren 12an, era horretan, Alfontso
I.a Borrokalariak, 1126an, Gesaltza populatu zuenean
emandako foruak baieztatuz.
Hala ere, herriaren jatorria, betiere gatzagen
ustiapenei lotuta, askoz lehenagokoa da. Burdin
Aroko erreferentzia arkeologikoez gain eta "Salionica"k
(Ptolomeo historialariak autrigoien herrialdean
kokatzen zuena, II. mendean) egungo Gesaltza Añanarekin
izan zezakeen erlazioaz gain, hainbat dokumentutan
aipatzen da Gesaltzako gatz ustiapenen jarduera
822. urtetik. Era berean, 865ean, Gesaltza Añanako
gotorlekua aipatzen da, oraingoan arabiarrek egindako
eraso batek suntsitu zuelako.
Hiribilduaren Erdi Aroko trazatuak, gatz ustiapenen
defentsa eta zainketa beharretan izan zuen jatorria.
Trazatua mendixkaren profilari egokitzen da, izan
ere, mendixkaren goi aldean zeuden gotorlekua
eta antzinako gunea. Hiribildua, profil bihurtua
duten bi kale nagusik egituratzen dute, aldaparen
norabideari jarraitzen dioten kale kantoiez lotuta.
Behar defentsiboek harresiaren eraikuntza eragin
zuten. Harresiaren gaineko hainbat dokumentu badugu
ere, aztarna batzuk baino ez dira geratzen.
Hiri bilbea egituratzen duten beste elementu batzuk
hauek dira: San Kristobalgo eliza-gotorlekua, Independentzia
Gerraren ostean desegin zutena, eta azoka plaza,
harresiz kanpo dagoen bilgunea.
Hiribilduaren hazkundea, Erdi Aroaren amaieran
izandako bake aldiarengatik eta harresiaren barnean
zegoen leku faltarengatik gertatu zena, hego ekialdean
eman zen, hura baita leku babestuena eta malda
gutxienekoa.
Garai barrokoan, harresiz kanpoko eremu bat egituratu
zen hainbat gune urbano eta jauretxerekin.
Hirigune historikoko etxeko arkitektura, funtsean,
Erdi Arokoa da; hiru, lau eta bost solairuko eraikuntzek,
harlangaitzezko fatxadak dituzte beheko solairuan,
eta besteetan ordea, zurezko bilbadura adreilu
eta pezoarekin. Ohikoa da goiko solairuetan egitura
zuzeneko eta fatxada osoa hartzen duten eguterak
izatea.
Eraikuntza barrokoen artean aipagarrienak, Ozpinatarren
eta Zanbrana-Herrandarren jauretxeak ditugu.
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|