|

|
| |

 |
| |
 |
KOKALEKUA
ETA TOPOGRAFIA |
|
|
| Samaniego
hiribildua Arabako Errioxako eskualdean dago,
Toloño mendilerroaren oinean. |
|
Arabako Errioxa
ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen A-124 errepidearen
alboan dago. Bestelako komunikabide garrantzitsuak:
A-3214 errepidea, Samaniego Villabuena de Alavarekin,
Eltziegorekin eta A-68 errepidearekin lotzen duena;
eta A-2124 errepidea, Herrerako mendatetik, Gasteiza
doana.
Samaniegoko hirigune historikoa hegoalderanzko malda
txiki batean dago, ekialderanzko eta mendebalderanzko
malkar banarekin.
|
| |
 |
BILAKAERA
HISTORIKOA ETA HIRI EGITURA |
|
|
HISTORIA |
|
Samaniegoren
historia Erdi Aroan hasi zen, Gaztelaren eta
Nafarroaren arteko gerren garaian. Nafarroako
Erreinukoaren gotorleku aurreratutik dorre
biribila geratzen da, elizari itsatsia.
Loraldia XVI. mendean hasi zen.
1668an hiribildu titulua lortu zuen eta Guardiatik
bereizi zen. Mende horretan eta hurrengoan,
Samaniego hiribildu oparoa izan zen. Garai
horretan eraiki ziren hiribilduko eraikinik
onenak. Garai horretakoak dira antzinako zeharbidearen
(Konstituzio kalea) bi alboetan dauden eraikuntzak,
bai eta Olmo auzokoak ere.
Lehenengo zabalkundea XIX. mendekoa da, eta
Ochavo auzoan eta Kristo kalean gauzatu zen.
Azken urteotan, hedapen berri bat gertatu
da, udatiarrentzako etxebizitzak eraiki baitira.
|
 |
EGITURA,
ETA HIRI GARAPENA |
|
Samaniegoko
hirigune historikoan bi auzo daude, Olmo eta
Konstituzio auzoak. Bi auzo horiek Sor Felicias
eta Konstituzio kaleen inguruan sortu ziren.
Kale horiek Eltziegorako eta Guardiarako bideen
trazatuari jarraitzen diete.
Geroko hedapenak, hirigune historikotik kanpokoak,
XIX. mendearen hasierakoak dira. Iparralderantz
egin ziren, Ochavo eta Kristo auzoetan.
|
|
ERAIKIN
MOTAK |
|
Samaniegon
eraikuntza tradizionalen bi mota daude:
Bereziki Olmo auzoan dagoen herri izaerako
eraikuntza mota, nekazaritzako zereginei loturik
dagoena.
Beste eraikuntza mota nobleago bat, XVI. eta
XVIII. mendeen bitartekoa. Bereziki Konstituzio
kalean dago, baina Sor Felicias kalean ere
badira batzuk.
|
 |
| |
 |
APARTEKO
ELEMENTUAK |
|
|
|
Bi elementu nagusi daude:
Jasokundearen eliza, XVI. mendeko tenplu errenazentista.
Erdi Aroko gotorlekuaren dorreetako bat du.
Beste dorre bat, oinplano poligonalekoa eta
altuagoa, kanpandorrea barne hartzen duena.
Elizak oinplano angeluzuzena eta nabe bakarra
ditu.
Samaniegoko Jauregia XVIII. mendekoa da. Jauretxe
exentua da, lau isuriko estalkiarekin; oso
apaindura aberatsa du fatxada nagusian. Denbora
luzez bertan behera utzita egon ondoren, jauregia
duela gutxi berritu dute, eta hotel gisa prestatu.
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|