Harana
ibarraren hego muturrean dago, Harana eta
Kanpezu ibarrak lotzen dituen Oteoko pasabidearen
ondoan.
Hasieran, Kontrastaren menpeko herrixka izan
zen. 1312 eta 1319 urteen bitartean, Alfontso
XI.aren tutoreek hiribildu titulua eman zioten.
1331n erregeak berak berretsi zuen titulu
hori.
Errege herri zen
Done Bikendi Harana, eta Ebro ibaiaren lurren eta
itsasoaren arteko pasabide. Halaber, XVI. mendean,
Arabako Mendialdeko hiribildu garrantzitsuenetarikoa
izan zen. Garai horretan izan zen hiribilduaren
loraldia, eta ordukoa da gaur egungo trazatu hiritarra.
Trazatu hau garai bereko Done Bikendiren elizaren
inguruan antolaturik dago.