ARABARRI ez da mugatzen banakako lanak egitera. Aitzitik, bere jokabidea ardatz hauetan oinarritzen da: gizartea ondarearen babesean gehiago inplikatzea lortu, zaharberritze ekintzetan ekimen pribatua bultzatu, erakunde desberdinekiko lankidetza estua sustatu, eta erakundeen eta sailen arteko koordinazioa bilatu.
ARABARRIK kontratazio organismo bezala jokatzen duen moduak berekin dakar urrats guztietan parte hartzea, prozesu guztiaren jarraipen tekniko, ekonomiko eta administratiboa eginez.


ARABARRIK
uste du prestakuntza funtsezko oinarri bat dela zaharberrikuntzaren arloan, eta horrengatik eremu horretan diharduten profesional desberdinentzako prestakuntza ikastaroen antolaketan parte hartzen du eta esperientziak trukatzeko bilguneak sustatzen ditu.

Ondarea babesteko egindako ahaleginak inbertsio bat bezala ulertu behar dira. Ondarea eragilea izan daiteke toki, eraikuntza eta hiri-multzoen ekonomia pizkunderako, betiere beren izaera errespetatzen baldin bada.