
|
Kultura ondarea lurralde baten nortasunaren osagai
nagusietako bat da. Kultura ondarea zaintzeko, beharrezkoa da gizarte osoa inplikatzea ondare hori
etorkizunean gozatu ahal izatea bermatzeko, landa-inguruneetan bizitza kalitatea hobetu eta lurraldearen
barruan turismoa sustatzeaz gainera.
Arabako lurraldean ekintza ugari egiten dira Kultura Ondare Eraikia ikertu, birgaitu eta zaintzeko.
Horien artean, nabarmentzekoa da Santa Maria katedrala birgaitzeko egindako ahalegin handia. Gainera,
Arabako lurraldean badaude beren baitan "Kultura Ondare Eraikia" daukaten baliabide turistikoak,
hala nola Erdi Aroko Hiria, Lau Dorreak, Labastida, Laguardia, Artziniega, Agurain, Foruen Plaza, eta abar.
|
|