Euskal Kultura Ondarearen Zentroarekin koordinaturik, babesgai diren elementuei buruzko informazio base bat gertatu eta etengabe eguneratuta mantentzen dugu.
Horrez gainera, mota desberdinetako arautegiak (sarbideak, bizigarritasuna, ...) elementuen babes-araubideetan kontuan hartzea kudeatzen da.
ARABARRI hiri plangintza egiteko aholku erakundea da, ondarearen babesaren aldetik bere ikuspuntua azaltzen duena eta babes horrek
berekin dakartzan arazoetarako (hiri antolaketa, errepide egitasmoak,...) irtenbide bideragarriak bilatzen dituena.
Inplikaturik dauden erekundeekin elkarlanean aritzen da arautegien eta beharrizanen arteko ezegokitasunetatik sortzen
diren arazoak konpontzen, erakundeen eta sailen arteko lankidetasunaren bila.
"Paisaia kulturala" benetako esangura multzo baten barruan hartzen duten elementuek
osatzen dute (baselizak, zubiak, errotak,...). Kontzeptu horretatik abitatuta, eskala txikiko
babes egitasmoak gertatzen dira. Hauek multzo horiek multzo bezala ulertzeko bide ematen dute.
Eskala hurbileko bideragarritasun egitasmoak zehaztea, babestutako elementuak leheneratzeko
eta balioztatzeko irizpideak eta irtenbideak definituz.
Ekintza-esparru bezala babesgai iritzitako eraikuntza
guztiak hartuz, ARABARRIK osoko aholkularitza eskaintzen die haien jabeei, patologien eta beharrizanen diagnostikoan lagunduz, teknika aldetik egokiak eta ekonomia aldetik bideragarriak diren irtenbideak bilatzeko
aholku emanez, beharrezko dokumentu teknikoak gertatuz, lanak garantiaz burutzeko gai diren enpresak kontratatuz, eta haien jarraipena eginez.
Halaber, laguntza ekonomikoak ezartzen dira, elementuaren balioan, esku-hartzearen egokitasunean eta sustatzailearen egoera partikularretan oinarritutako irizpideen arabera.
Horrez gainera, lor daitezkeen bestelako laguntzak eskuratzeko jestioak egiten dira, sustatzaileari haiek eskuratzeko moduaz informazioa emanez edo laguntzak ARABARRItik zuzenean bideratuz.
Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura
Ondarearen Zerbitzuak finkatutako zuzentarauei jarraituz, ARABARRI kontratazio organismo bezala aritzen da, aldez aurreko azterlanetatik eta proiektutik eta obra bera gauzatu arte; izan daitekeen
kanpoko finantzaketa kudeatzen du eta prozesu guztiaren jarraipen tekniko, ekonomiko eta administratiboa egiten du...
Gizartea ondarearen babesean gehiago inplikatzea
lortzen ahalegintzen da ARABARRI, zaharberritze ekintzetan ekimen pribatua bultzatuz.
Horretarako, ondarea ezagutarazi, zaharberritu eta zabaltzeko jardueren sustatzaile izan daitezkeenei ahalik eta
pizgarri handienak (ekonomikoak, fiskalak, etab.) eskaintzen saiatzen da.
ARABARRIK parte hartzen du zaharberrikuntzan diharduten profesional desberdinentzako prestakuntza ikastaroen
antolaketan: arkitektoak, arkitekto teknikoak, arkeologoak, historialariak, eraikitzaileak...
Aldi berean, ondarearen babesean inplikaturik dauden agente guztien artean (administrazioa, gobernatzaileak, herritarrak, etab.)
esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko bilguneak sustatzen ditu.
Gizarteak ondarea babesteko egindako inbertsioaren emaitza berari itzuli nahian, ARABARRIK ahalik eta
gehien zabaltzen du Arabako ondarearen ezagutza, hurbilen dauden biztanleei arreta berezia eskainiz.
Monumentu multzoak, egiten ari diren zaharberritze obrak eta abar ikusteko gidatutako bisitak antolatzen dira.
Esku-hartzeei buruzko memoria-liburuxkak argitaratzen dira.
Ondarea babesteko egindako ahaleginak inbertsio bat bezala ulertu behar dira.
Ondarea eragilea izan daiteke toki, eraikuntza eta hiri-multzoen ekonomia pizkunderako, betiere beren izaera errespetatzen baldin bada.
Zaharberrikuntza ororen helburua, azken finean, zaharberritutako elementuaren erabilera da, zentzu zabalean hartuta.