|

|
 |
|
 |
ARABARRI, ARABAKO KULTURA ONDARE ERAIKIA KUDEATZEKO SOZIETATE ANONIMOA
Arabako Foru Aldundiaren eta elkartutako udalen menpean dagoen sozietate publiko bat gara,
Arabako Kultura Ondare Eraikiaren ezagutza, kontserbazioa eta leheneratzea sustatzeko ardura duena.
Beste ekintza-bide batzuen artean, Arabarrik bere lankidetza eskaintzen du Arabako 25 herrigune historikoetan higiezinak erosi eta
birgaitzeak berekin dakartzan urrats guztietan, erakundeen laguntzak eta dirulaguntzak eskuratzeko jestio guztien tramitazioa erraztuz.
|
Bere funtzionamendua dela medio, sozietatea Kultura Ondare Eraikiaren babesean osoko
kudeaketa-tresna bat bezala definituz joan da, babes hitza bere zentzurik zabalenean hartuta. Horrela, ekimen pribatuaren sustatze
jardueraz gainera, birgaikuntzarako dirulaguntzen bitartez, sozietateak herrigune historikoen leheneratzean eta balioztatzean eragina
duten faktoreen multzoari heldu dio, eta aldi berean herriguneak bertan bizitzeko leku erakargarri bihurtzen dituzten baldintzak
sortuz joan da.
ARABARRI kontsultarako erreferentzia bat da Historia eta Arkitektura Ondarearekin zerikusirik duten gai guztietan: ondarea babesteko
irizpideak lurraldearen plangintzaren barruan sartzeko orientabideak ematea; ondarea leheneratzeko ekimen desberdinak bideratzea;
partikularren aurrean administrazioaren lehiatila bakar moduan aritzea zaharberrikuntza eta birgaikuntza gaietan; eta ondarearen
babesean inplikaturik dauden agente publiko nahiz pribatu guztiak koordinatzea.
"Herri edo hirialde historikoen kontserbazioa eraginkorra izango bada, ezinbestekoa
da hura ekonomia eta gizarte garapenerako politika koherente baten barruan kokatzea eta lurralde eta hiri-plangintzaren maila guztietan
kontuan hartzea"
|
HERRI ETA HIRIALDE HISTORIKOEN KONTSERBAZIORAKO NAZIOARTEKO AGIRIA. ICOMOS, 1998ko
urria
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
|